Ferixa Nagusiko lehen bultzatzaileak

Erabiltzailearen aurpegia Patxi Basauri Elkoro 2020ko aza. 22a, 00:00

Joan berri zaigu Joxe Arantzabal Etxebarri. Miguel Ojanguren Agarre eta Gregorio Romanelli ere aspaldi ez dela agurtu genituen. Gogoan dut Etxebarri eta Agarre Ferixa biziberritu behar zela-eta nola etorri ziren udaletxera.

Prest zeuden lanerako. Babesa eskatzen zuten. Ganadua, makineria, barazki eta artisau postuak, burdindegi postuak... Dena zegoen antolatzeko. Romanelli berehala batu zen eta lan handia egin zuen han eta hemen Ferixa ezagutzera emateko. Elgetako Ferixa 1981ean berreskuratu zen. Bailara mailako kategoriakoa, arrakasta itzela izan zuen. Hurrengo urtean, probintzia mailako kategoria hartu zuen, eta 1.500 auto zenbatu genituen. Lau edo bost mila pertsona. Egundokoa. Herria ere asko inplikatu zen. Dirua behar zen, eta herritarrak egon ziren Elgetako sarrera guztietan dirua kobratzen. Jatetxeek eta elkarteek ere lan handia egin zuten bisitari horiei guztiei zerbitzu egokia emateko. Ferixak eman ditu ezagutzera Elgetako jaiak. Nire ustez, lehen bultzatzaileei aitortza zor diegu, eta garrantzitsua litzateke gaur egungoek herriaren babesa jasotzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak