Espainiako himnoari, agur!

100 egun pasatu dira Antzuolako Armarriaren Alardea liburua argitaratu nuenetik.

Bertan azaleratu nuen gure Alardean jotzen dugun martxa Espainiako bigarren himno nazionala zela, Borboien errege-etxeko ekitaldi solemneetan jotzen zena.

Antzuolako Udalak eta Alardearen Elkarteak ez dute astirik izan gaia behar den bezala aztertzeko, baina irailean helduko ei diote. Aurten, beraz, azkenengo aldiz zuzenduz esango diot agur himno horri. 

Datorren urtean martxa berri bat zuzentzea espero dut, Antzuola bezalako herri abertzale eta errepublikazale bateko kaleetan horrelako doinu bat jotzea ez baitator bat gure herriaren nortasunarekin.

----------

Patxi Olabarria Irizar 

Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak