Iraganak

Erabiltzailearen aurpegia Paula Amilburu 2018ko ots. 9a, 08:44

Garai hauetan beti tokatzen zaigu horrelako egoera bat bizitzea.

Deskribapen modua, on. Kazetari bat, demagun Urkiolatik gora dagoen baserri galdu bateko atarian, goitik behera tapatuta eta, hala ere, izozten. Bere alboan bertako bat, ahal bada laurogei urtetik gora eta etxeko zapatila eta jertse ziztrin batekin jantzita dagoena. Bikotea (eta kamera) elurrez inguratuta (gutxienez 50 zentimetro). Eta galdera. Galdera. The question.

-Aspaldi ez duela horrelakorik egin, ezta?

Eta erantzuna.

-Gogoratzen dut, bai, duela 50 urte horrelako bat izan genuela. Baina hura… buff…. Hura bai izan zela…

Eta etxean gaudenok, flipatzen. Egun historikoa balitz bezalaxe. 50 urte daramatzagula horrelakorik ikusi gabe, eta zer eta harrotasun arraro bat sortzen zaigu barruan. Bai, nik bizi izan dut hori. Gerora begira gure seme-alaba, iloba edo bilobei sorbalda gainetik begiratu eta "zuk ez duzu ezer ikusi" hori errepikatzeko eguna noiz iritsiko zain.

Harrigarria da nola orainak sorpresaz harrapatzen gaituen oraindik. Badaezpada ez dugu onartzen, moldatu eta esajeratu ditugun iraganeko oroitzapenak baino hobeak ez daitezen izan, agian. Badirudi "iraganeko edozein momentu hobea izan zen" horrek –barkatu zuzeneko itzulpena– engainatzen jarraitzen gaituela. Berdin dio-eta Urkiolako elkarrizketatuak ia bizitza galtzea 1960ko neguan. Harentzat, oroitzapen hura elurte izugarri, baina benetan polit eta lasaia bihurtu baitzen aspaldi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak