Azkenaldian lanera berandu iristen naiz haien erruagatik. "Altxatu lehenago", esaten didate. Zergatik altxatu behar naiz ni hamar minutu lehenago? Haiek ez doaz lanera eta. Jubilatuek, eta abarrek ez al daukate denbora libre gehiago bizikleta hartzeko? Noski, jada lan guztia egin dutenez, orain besteena izorratzera dedikatzen dira.
Baina txarragoa ere bada hau. 90 km orduko abiaduran kurba bat hartzean nola ez dut, ba, txirrindulari bat joko? Baina hori haien errua da, ze nik, normalean, horrela gidatzen dut eta ez daudenean ez dut arazorik izaten. Nire ustetan, bizikleta gauez bakarrik erabili beharko litzateke, inor oztopatzen ez dutenean. Azken finean, horrela istripu gutxiago egongo lirateke eta ni beti goiz iritsiko nintzateke lanera. Total, ni pozik banago, ze inporta zaizkit besteen eskubideak?