Aspertzea

Erabiltzailearen aurpegia Paula Amilburu 2016ko abe. 24a, 00:00

Aspaldian igarri dut irakurtzeko ere denborarik ez daukadala. Ez dakit zer gertatu zaidan egoera honetara iristeko, edo agian bai. Bota niezaioke errua “heltzeari”, edota behar eta eginkizun gehiagoren erantzule naizenari. Baina nire barnean zerbaitek esaten dit ez dela hori, zerbait sinpleagoa baizik. Aspertzen ahaztu zaidala.

Txikitan bai, denbora soberan neukan aspertzeko, eta nahiz eta orduak irakurtzen eman, oraindik ere denbora soberan izaten nuen. Orain, berriz, iruditzen zait ez aspertzearren edozer egiten dudala, hain gustuko ez ditudan gauzak ere. Gehienetan telebista edo ordenagailu parean edo siestan igaro ohi dut arratsaldea (baita lotsagatik aipatuko ez ditudan beste denbora galtze batzuetan ere). 

Zergatik ez ote naiz kapaza ordu horiek irakurtzen aprobetxatzeko? Aste honetan zin egiten diot nire buruari denbora bat erreserbatuko diodala aspertzeari. Ea lortzen dudan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak