Lehenengo helburua berez inor gutxik ospatu nahiko lukeen zubia, ospatu nahi ez baina noiz iritsiko den desiratzen gauzkana. Aste pare bat geratzen zaizkigu, horrenbeste eutsiko diogu. Ondoren, komeriak handiagoak izan litezke, azaroa ez dugu maite deskantsu gutxiegi dakartza berekin, hilabete honek duen onena pasa egiten dela eta atzetik datorrenak albiste goxoak dituela. Jesus izeneko pertsonaia ezagun baten jaiotza abenduan, hori bai ederra, elizarik zapaldu ez duenak ere bankete erraldoiekin ospatuko du lanera joan beharrik ez duela.
Hurrengoa maratoi luzea, ia-ia apirilera arte korrika, Aste Santuari deika eta, zorte pixka bat izanez gero, San Prudentziori errezuka. Santu guztiak deabrukeriatan ospatu ondoren berriro udari begira jartzen gara… Oporrak nork asmatu zituen ez dakit, baina ez du meritu makala: ordutik hona, atzerako kontaketa batean bizi gara.