Badut ezagun bat

Erabiltzailearen aurpegia Peru Abarrategi 2020ko aza. 21a, 00:00

Badut ezagun bat, Aramaiokoa, 23 urte inguru izango ditu.

Atzo elkartu nintzen berarekin eta pasa den larunbatean egin zituen planak kontatu zizkidan. Mendira joan zen goizean; Orixol tontorrera, zehazki. Musukoa jantzi eta Aramaio edo mugakide dituen herrietatik irten gabe egin zuen ibilbidea, arnasari buelta eman ezinik baina musukoa ahotik kendu gabe. Bazkaldu eta gero, lagunekin geratu zen herriko parkean; nahiz eta taberna zuloa gustatu, ez dira garai onak tabernariei elkarrizketa luzeak ematen dizkieten horientzat.

Kalean alkohola edatea debekatu dutenez, Coca-Cola lata bat hartu eta parkera abiatu zen; a ze disgustua hartu zuen iritsi eta sei lagun zeudela ohartu zenean. Goibel samar, bere lata hartu eta beste mahai batera joan zen, norbait agertuko zen esperoan. Afaltzeko, nahiz eta larunbata izan, etxera, eta sabela ondo bete ostean azken bueltatxoa kaletik. Oraingoan, zorte gehiago izan zuen, bost lagun zituen itxaroten. Hamarrak bost gutxiagotan autoa hartu eta etxera, bakarrik, beste burbuila bateko kiderik gonbidatu gabe. Kondairak dio lehen euskalduna izan zela egun osoan arau bakar bat ere hautsi ez zuena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak