Hizkuntzak ba al du ajerik?

Erabiltzailearen aurpegia Peru Abarrategi 2019ko abe. 15a, 00:00

Zorionez batzuentzat eta zoritxarrez beste batzuentzat, abenduko lehenengo astea euskararen aldarrikapenerako astea izan dugu. Asteartean Euskararen Eguna izan zen, eta euskararekin harreman estua duen euskal sortzaileen azoka izan genuen Durangon ostegunetik igandera.

Aldarrikapen astea igaro ostean, ordea, bakoitza bere egunerokora itzultzen da, baita hizkuntza bera ere. Etorkizunaren giltza gazteok dugula entzuten dugu behin eta berriro, eta, nahiz eta gure sare sozialak euskararen aldeko aldarrikapenez bete genituen pasa den astean zehar, Instagrameko story-ek bezala, 24 ordu soilik irauten dute askotan gure aldarrikapenek, zoritxarrez. Gazteok goraldiaren ostean ajea edo bixamona izan ohi dugu sarritan; ea euskarak goraldiaren ostean bixamonik gabe bizitzen badakien.

Ohitura kontua baldin bada hizkuntzarena, erabiltzeko ohitura duenak jarrai dezala, eta ohiturarik ez duenak jakin dezala, estatistikekin esan ohi den antzera, komeni denean, ohiturak ere apurtzeko edo aldatzeko daudela. Ez diezaiogun utzi euskarari ajerik izaten!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak