Bi ibilbide ezberdin egiteko aukera izango dute partaideek: luzeena, 23 kilometrokoa –Tellamendi, Orixol, Durakogain, Ganboralde eta Asentzio tontorrak dituena–, eta laburra –Orixol jaitsi ostean Kruzetatik kalera jaitsiko dena–.
Gazteon artean antolatuko dugu mendi martxa, elkarteko kideez gain hainbat eta hainbat boluntario egongo dira-eta beraien laguntza emateko prest, eta hori beti da eskertzekoa.
Inskripzioa ordaindu beharra egongo da, baina Aramaioko diseinatzaile ospetsu batek diseinatu dituen kamiseta berriak egongo dira trukean opari.
Kilian Jornet, Oihana Kortazar eta Aitor Ugarte, Azkenaldian guztion ahotan dabiltzan hiru izen handi hauek beraien parte hartzea konfirmatu dute.
Besterik gabe, animatu Aramaion izango den mendi martxan apuntatzera, eta hiru horietako norbaiten aurretik iritsiz gero, harategiko san jakoboa ordainetan.