Zer izan nahi duzu handitan?

Erabiltzailearen aurpegia Peru Abarrategi 2019ko eka. 7a, 09:39

Haurrak garenean, askotan galdetzen digute zer izan nahi dugun handitan. Nik ez dakit, suposatzen dut beste ume askok moduan futbolaria edo pilotaria erantzungo nuela, baina denborak jarri nau bere lekuan. Baloiari ostikoak emateko ez dut behar besteko abileziarik eta ezker gantxoarekin ere asko daude ni baino abilagoak. Beraz, txikitan baliagarri izan zitezkeen bi topiko horiek dagoeneko ez dute balio handirik.

Gaur egun, ez dut askotan entzun nahi izaten galdera hori: Zer izan nahi duzu handitan? Kontua da dagoeneko nagusiak garela eta batzuk ikasketak amaitzear edo amaituta gaudela jadanik. Nik ez dut batere argi zertan egingo dudan lan urte gutxi barru; egia esan, ez dut batere argi zertan lan egin nahiko nukeen ere. Badirudi, derrigorrezko bigarren hezkuntza bukatzerakoan ikasleok aspertuta gaudela jadanik ikasle izateaz; ni ere horietako bat nintzen. Orain, unibertsitate ikasketak bukatzear nagoela, nagusitan ere ikasle izan nahi dudala erantzungo nuke, ez dut eta ikasle bizitza baino hoberik imajinatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak