Santa Ageda Aramaion

Erabiltzailearen aurpegia Peru Abarrategi 2019ko ots. 2a, 00:00

Larunbat honetan, aterkia eskuan, seguruenik, Santa Ageda eskean aritzea tokatzen zaigu Aramaioko trikiti eskolako, bertso eskolako eta koruko partaideei.

Ikusitakoak ikusita, esango nuke ez dugula eguraldiaren laguntza handirik edukiko Aramaioko kale eta auzoetan barrena goiz eta arratsaldez ibiltzeko. Hala eta guztiz ere, honi bi alde ikusten dizkiot, bat ona eta bestea hobea. Honako hau litzateke alde ona: eguraldi txarra badugu lagun larunbatean, piztu ezazue etxean beheko sua, hartu eskura daukazuen mantarik sendoena eta kokatu ezazue zuen ipurdia sofan goxo- goxo, gu zuen etxeko atarietara kantuan iritsi arte. Bestetik, albiste hobea, igandera begira jarrita, zalantzan jartzen dut Aramaioko koruak larunbatean egun guztia kantuan eman ostean igandean ere euria egingo duenik. Ez naiz meteorologian aditua, are gutxiago intonazio kontuetan, baina, bi aste euripean pasa ostean, konfiantza guztia Aramaioko koruarengan jarria daukat.

Badakizue, igandean euria ari badu, bertso eskolako kideok tonua harrapatzen jakin ez dugulako izango da, gure errua!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak