Jantzi txapa eta eman txapa

Erabiltzailearen aurpegia Peru Abarrategi 2018ko aza. 30a, 12:05

Iritsi zaigu Euskaraldia, hamaika egunetan euskara hutsean bizitzeko aukera; aukera, edo desafioa. Izan ere, hamaika egun, euskaraz, behintzat, asko omen dira.

Txapa paparrean jarri eta ahoa bizi edo belarriak euskara barneratzeko prest izanez ea nora arte iritsi gaitezkeen neurtzeko aukera. Txapa jantzita duenari edo txapa jantzi gabe duenari ere egin diezaiogun euskaraz egun hauetan, saia gaitezen gazteleraz ditugun harremanetan euskarari bere lekua uzten eta euskaraz ditugun harremanak sendotzen.

Euskaldunok badugu berba-lapiko fama, ur azpian ere kostatzen zaigu guri isilik geratzea; beraz, jantzi dezagun txapa, baina, batez ere, eman dezagun txapa. Egongo dira Euskaraldiaren aldeko jarrera dutenak; aldi berean, egongo dira Euskaraldiaren kontrako jarrera dutenak ere, baina ez dadila geratu inor Euskaraldiaren berri ez duenik; berriro diot, eman dezagun txapa. Ez dut uste munduari erakutsi behar diogunik euskaraz bizitzeko gai garenik; uste dut nahikoa dugula geure buruari eta albokoari euskaradun Euskal Herri bat posible dela erakustea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak