Debagoieneko herrixetara. Aramaixoko gaztiok, urtero legez, herrittik urten eta Debagoieneko tabernetan turismo apur bat egitteko erabiltzen dogu asteburue. Bakoitzak bere mozorrue jantzi eta Arrasatera bajatzie toketan zan zapatuen. Bertan, danontzat ezagunek dien Iluntz, Jai Zale, Etxoste... eta gaiñontzekuek bisitau, ostien etxera ordu txikixetan bueltetako asmuaz, Arrasatera heltzerakuen baino umore hobien eta diru apur bat gutxiaukin.
Danok dakigunez, zapatuetako algarek penatik gehixau eukitten daue domekan ohetik altzetarakuen algaratik baiño, eta iñork ez dauenez bere herrixen arpegi txarrik erakutsi gure izeten, domekan Aretxabaletarako bisitie toketan zan Aramaixoko gaztientzako. Armarixotik karetie atara, bixamona arpegixe disimuletako eta han juen giñen Urbaltz, Ezkutu eta Haizeako zerbezie dastatzekotan. Holakuek izeten die Karnabalak Aramaixoko gaztientzako, herrittik aldendute, herrixen berri lau haixetara zabalduz. Enterau orduko, berriro astelehena aillegau eta bakoitzak bere bidie hartzen dau, rutinara ahal dan moduen gorputze eta burue egokittuz.