Elkartasunez libre seguru!

Erabiltzailearen aurpegia Oihan Zubizarreta 2014ko aza. 18a, 00:00

Gauza batzuk seguruak dira bizitzan. Beste hainbat ez ordea, hauskorrak, ziurgabeak iruditzen zaizkigu, gero eta gehiago. Bizi garen aro honetan, ezer ere ez dela betiko dirudi.

Baina zoritxarrez gertatzen dira oraindik gertatu behar ez luketenak. Hamarnaka gazte hamaikagarrenez epaituak izaten ari dira Madrilen. Haien etxetik bortizki eraman, asko torturatu eta espetxeratuak izan ondoren. Ez du samurra izan behar bizitzan seguruak diren zutoinak gauetik egunera erortzen ikusteak. Segurutzat genuen hura galtzea.

Eta gertatzen ari da. Aurki Segurako polizi operazioan atxilotutako beste hamaika euskal herritarren epaiketa dator. Berriz ere hamaika militanteren bizitza kinka larrian, tartean Ino Galparsoro herrikidearena. Inongo segurtasunik barik, epaituak izango diren segurtasun bakarrarekin. Ez da samurra.

Eta soilik herriak salba dezakeela herria entzuten dugu. Albokoa eta norbera, herri berean bizi ote garen ere seguru ez dakigunean. 

Elkartasuna behar dugu, inoiz baino gehiago eta garaiotan, elkartasuna ere ez da segurua. Inguruarekin dugun sinesmenak laguntzen digu aurrera egiten. 

Eta gutxienez elkartasuna segurtatu behar genuke, libre izateaz seguru bagaude. Soilik herriak segurtatu dezake elkartasuna, inor salbatuko bada.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak