Idazteaz idazten

Erabiltzailearen aurpegia Oihan Zubizarreta 2014ko urt. 29a, 15:00

Sarritan azken orduan ibiltzen naiz txoko honetarako idazten.

Zertaz jardungo erabaki nahian estu eta larri. Eta konturatu orduko urte batzuk egin ditut hemen idazten. Idazki dezente pilatu zait ordenagailuko karpetan. Gazteagoa nintzenean idatzitakoak, burutazioak, ahaleginak, pozik idatzitakoak, berriz idatziko ez nituzkeen batzuk eta berregingo nituzkeenak asko.

Agur baten hasiera dirudi baina ez da idatziko dudan azkena izango. Batek edo bestek galdetuko dio bere buruari zerk bultzatuta idazten duen hemen idazten duenak. Zerbait esateko dugunaren ustea, zerbait idazteko aukera eman izana, urteetako inertzia, protagonista izateko nahia akaso. 

Askotan hori baino sinpleagoa ere izaten da. Dei soil bat, hariaren beste aldean dagoen kazetariak uzten dizun enkargua eta aukera.

Pentsatuko duzue berba aspertuan nabilela, akaso bai. Baina nondik eta nola idazten dudan zuekin konpartitzea ere ez da txarra. 

Metaidazketa, idazteaz idazteari buruzko jarduna. Garaiak izaten direlako, batzuetan gogo biziz idaztekoak eta bestetan zerbait esateko ote dugunaren zalantza, idatzi beharra eta ezer ez esateko gogoa nahasten direnak. Bizi dugun aro infoxikatuan ez baita erraza zertaz jardun erabakitzea. Jarraituko dugu ahaleginean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak