"Laino gainetik sasi azpira"

Erabiltzailearen aurpegia Oihan Zubizarreta 2013ko urr. 30a, 01:00

Udazkena bero-bero iritsi da.

Politikaren kontu zaharrak, atxiloketak, epaiketa sumarioak (animo Irati, LIBRE!), Parot doktrina-ren azkenak... Eta ekonomiaren zurrunbiloarenak, gatazka kolektiboak, soldata jaitsierak, etxe kaleratzeak... Eta azken egunotan asaldatu gaituen Fagor Etxetresnen gainbeherak. 

Eta guztietan, etengabe aldarrikatzen ari da elkartasuna. Eta baikorra izatea dagokigu, herri honetan elkartasunak baduelako balioa eta izateko arrazoia. Hamaika kontu eta modutan erakutsi da elkartasunerako prestutasuna eta gaitasuna: eskubide zapaltzearen aurka, euskalgintzan, ikastoletan, kooperatibetan... Baina elkartasunaren ibilbideak ere baditu bere ilunak. 

Politikan konpromiso falta akaso eta ekonomian harrokeria zabarra. Ibilbideak honaino ekarri bagaitu, izango da bidean ikaspen, kritika eta autokritikarik. Erantzukizunak ere ugari, gutako bakoitzarenak ere bai. 

Urtetan borrokatu eta eraiki den guztia ez baita hemen amaitu, goizetik gauera guztia erori zaigula iruditu arren. 

Egindako bideak badu du bere balioa eta orain ere frogatu behar genuke horren gaurkotasuna.

Elkartasuna ez zait abiapuntu txarra iruditzen, eta apaltasun pixka bat ere ez, lainoen gainetik ibili ondoren, sasien azpira erori garen honetan. Aurrera bolie!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak