"Astelehen apokaliptikoa"

Erabiltzailearen aurpegia Oihan Zubizarreta 2013ko abu. 15a, 02:00

Krisia. Oparotasunaren mozkorraldian bizi izan garela onartzen hasiak gara.

Deshazkundea omen dator, iraganeko balioak berreskuratzea, humanizazioa, elkartasuna, auzolana, berrerabilpena... ahotan hartu ditugu, baina bizilagunak egin behar lukeen zerbait balitz bezala dihardugu. Kontsumitu dugun droga adiktiboa da oso eta oraindik igandeko ajearekin, botaka ari gara. Abstinentzia sindromea etorriko da gero, eta orduan piztuko zaigu barruko piztia.

Hipokrisia. Egiptoko Tharir plazan emakumeek pairatzen dituzten erasoez errukitzen gara eta Iruñeko Udaletxe plazan emakumeak desinhibitu egiten direla diogu. Gure jendartearen gaitzak estali nahi ditugu besteen desgrazia eta akatsak ahotan hartuta.

Hipnosia. Munduko bazterretan istilu eta matxinadek eztanda egiten duten arren, iruditzen zait gurean, lasaitasun puntu batez begiratzen diogula errealitateari. Tarteka leherketa txikiak gertatzen dira han-hemenka, baina ez gaituzte askorik asaldatzen, gero eta gutxiago esango nuke. Ikusle hutsak bihurtu ote garen zalantzan jarri naiz...

Noraez puntua ikusten diot bizi dugun aroari. Baina lasai, amildu aurretik, amnesian eroriko gara... 

Eta esnatzerako, dena hasiko da berriro eta ezer ez da izango berdin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak