Gainean daukagu Ozkarbi Eguna eta pozik gaude jaso dugun erantzunarekin.
Egunari hasiera emango diogu 13:00etan etxaflero, buruhaundi eta aperitiboarekin.
14:00etan izango da haur eta gazteentzako bazkaria, eta 14:30ean helduena.
Adin desberdinetako 80 lagun –haurrak, gazteeak, helduak eta erretiratuak– elkartuko gara eta oso aberasgarria da hau guretzako.
17:00etan JunDa Jo taldearen erromeria izango dugu.
Elkarteko taberna irekita egongo da eguerdian eta arratsaldean.