Hauteskundeak eta bandoak

Erabiltzailearen aurpegia Oihan Vega

Kontuz! Gure atentzioa desbideratzen ari dira.

Beldurra geroz eta gehiago erabiltzen ari dira jendea manipulatzeko. Mezu eta titular katastrofikoekin: Arriskua! Faxistak datoz! Edo kontrakoa: Adi! Komunismoa itzuliko da! Helburua izua sortzea besterik ez da, zure jokaera polarizatzeko.

Ez sinistu halakorik, faborez. Gure artean mokoka nahi gaituzte, bandoetan banatu nahi gaituzte: edo nire alde zaude, edo nire kontra. Gutarra ez bazara, gure arerio izango zara. Eta hori ez da horrela. Blokeetan banatutako politikak gizartea aurrez aurre talka egitera garamatza, eta horrek ez du sekula emaitza onik izango.

Zergatik aukeratu behar duzu ezinbestean bando bat? Zergatik izan behar da zurea ez den alderdikoa arerio? Kontu handia izan bozkatzen duzun alderdiak esaten duen guztia itsu-itsuan sinisten baduzu. Ze, orduan, fidelagoa izango zara zure alderdiarekiko, zure ideiekiko eta buruarekiko baino. Eta hori tristea eta arriskutsua da.

Beldurra… bandoak… hortik igaro ginen; ez dugu ezer ikasi?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak