Nora doaz nire zergak?

Erabiltzailearen aurpegia Oihan Vega 2024ko aza. 17a, 00:00

Valentziako tragedia gertatu denetik hilabete erdi igaro da, eta, oraindik ere, esaldi berbera errepikatzen dute bertakoek etengabean:

Makineria behar da. Esku profesional gehiago eta tresna handiak. Boluntarioek egundoko lana egin dute; zoragarria, baina ez da nahikoa.

Estatuan 120.000 soldadu daude kuarteletan banaturik, ehunka kamioi, induskatzeko makinak, denetariko tresneriarekin, eta Valentziara apenas eraman dute horren guztiaren %1. Zergatik? Bertakoek errepikatu dute gerra osteko giroa sumatzen dela egunotan: kaltetutako herrietan-eta lapurretak daudela egunero, jendea etxeetan sartzen dela, industrialdetan ere materiala lapurtzen dutela eta abar eta abar. Ateak apurtuta eta argiztapenik gabe, iluntasunean, gaizkileek inpunitate osoa dute kaotikoa den eszenatoki batean nahi dutena egiteko.

Katalunian independentziaren inguruko erreferenduma egin zutenean, milaka polizia bidali zituzten bertara, demokratikoki bozkatu nahi zuten herritarrak jipoitzera. Zergatik ezin dituzte polizia berberak bidali Valentziara lapurreta horiek ekiditeko eta lokatza kentzen laguntzeko?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak