Indarkeriaren itzulera

Erabiltzailearen aurpegia Oihan Vega 2024ko martxoaren 24a

Haur txiki batekin futbola ikustera baldin bazoaz, kontuz ibili, arriskutsua izan daiteke, eta kanpoko zaleengatik ez, etxeko zenbait talderekin topo egin dezakezulako baizik.

Badakigu gutxi batzuk direla, beti jende berbera. Baina kalte handia egiteko ahalmena dute. Errege Kopako partiduetan Donostian eta Bilbon gertatu zenak ez du zentzurik.

Ez dut uste indarkeria erabiltzen duen inor futbol talde bateko jarraitzaile denik. Futbola talde kirola baita, eta indarkeriak ez du zerikusirik futbolarekin; are gutxiago, politikarekin. Zenbait zale futbol ikuskizun handiez baliatzen dira indarkeria era gordinean, bortitzean eta musu-truk gauzatzeko.

Ulertzen ez dudana zera da: nola da posible horrelako gertaerak ez aurreikustea? Futbol estadioak kameraz josita daude, banan-banan antzeman daiteke nor den nor. Zergatik uzten diete barrura sartzen? Zergatik pairatu behar dugu hiritarrok lau astakirten horien jarrera? Galdetu inguruan, ze hauek gureak dira, e? Bertakoak. Etxekoak. Hori da tristea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak