Hala iragarri zuen aurreko astean EITBko zuzendaritzak. Otsailean grabatuko dute azken atala, nahiz eta 2015eko udazkenera arte, behintzat, pantailan ikusiko dugun telesaila.
Goenkale izan da ETBk inoiz egin duen saiorik luzeena; izan ere, Europako historia osoan zehar, berriz diot, Europako historia osoan zehar egon den telesailik luzeena izan da Goenkale. Milaka atal eta ehunka aktorerekin, tartean, Debagoieneko hainbat eta hainbat.
Agur esango diogu, beraz, Euskal Herriko afalosteak bete dituen Arralde herriari, ia-ia benetako bilakatu den herriari, belaunaldi guztiek ezagutu duten Arralderi. Euskal ekoizpen batek zerbati hain handia lortzea ikaragarria izan da.
Beraz, azken urteetan telesail hori ikusten ez nuela aitortu behar badut ere, esker oneko hitzak besterik ez dut bertan lan egin duten profesional guztientzat; batzuk pertsonalki ezagutzen ditut, gainera, eta bihotzez esan dezaket beraien onena eman dutela proiektu erraldoi honetan. Zorionak eta ondo segi!