Saio entretenigarria izan zen, kamera atzeko trikimailuak erakutsiz eta aktoreen elkarrizketekin, baina nire galdera da: hori guztia beharrezkoa al da?
Alegia, filma ondo dago, barre egin dezakezu, gidoia ondo dago idatzia... baina horrenbesterako al da? 11 Oscar irabazi zituen Titanic pelikula baino ikusle gehiago izan ditu Espainia osoan, historian egon den filmik ikusiena da. Normala iruditzen al zaizue? Vaya Semanita-tik hartutako sketch sortaz osatuta dago-eta gidoia. Ondo landua, hori bai, aktoreak ere oso onak; Karra Elejalde Jainkoa da niretzat eta Dani Roviraren debuta ere txalotzekoa. Baina kito. Ez du gehiagorik merezi, telebista saio oso bat behar al du benetan?
Ikus ezazu film hori etxean, bakarrik, barre algara kutsakor hori duen emakumea aldamenean eduki gabe. Ea horren ona iruditzen zaizun. Bihotzez, ez da horrenbesterako! Dena den, aizue, zorionak! Filmerik ikusiena izatea ere ez baita ahuntzaren gauerdiko eztula.