Agur, ‘La Sexta 3’

Erabiltzailearen aurpegia Oihan Vega 2014ko mai. 7a, 00:00
Amaitu da La Sexta kateak ematen zituen filmak ikusteko aukera. Eta horrekin batera, beste 8 telebista kate ere betiko ezabatuko dituzte.

PPren gobernua konturatu da telebista publikoaz gain (TVE), oso kate gutxi dituela bere kontrolpean. Ondorioz, Zapatero presidente ohiari 9 kate era bidegabean jarri zituela leporatuz, erabaki dute lehiaketa publiko bitartez banatuko dituztela berriz ere 9 lizentzia horiek.

Teoria oso polita da. Aukeraketa lehiaketa publiko bitartez egiteari oso ariketa demokratikoa dela deritzot.

Baina... Nortzuk osatuko dute epaimahaia? Kasualitatez, PPren gobernuak berak osatutako kontseilu batek. Kontxo! Orduan zeintzuk izango dira telebista kate berrien irabazleak? Akaso Gobernuko laguntxoenak? Bai zera! Ez duzue pentsatuko ba, kontseilu horretan ustelkeri eta eroskeriarik egongo denik ezta? Ez horixe! PPk inoiz ez du halakorik egin! Gardenkeria guztien artean gardenenak eta garbienak eurak dira eta, ezta? Non dauden eskutitzak? Ze eskutitz?

La Sexta 3 zine kate interesgarria kendu nahi badute, ken dezatela, baina ez dezatela pelikularik kontatu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak