Sexu kontuekin zuzenean zerikusia ez dituzten produktuak iragartzeko haragiaren usaina nonahi suma daiteke eta batzuetan, tamalez, matxismoaren zantzuak ere antzeman ditugu.
Baina kondoiak iragartzeko aldiz, era guztietako trikimailu sortzaileak erabiltzen dituzte, zergatik? Legeak ez duelako zakil baten marrazkia irudikatzen uzten, zergatik?
Horren ordez, preserbatibo iragarkietan, DJ bat ikusi dugu disko arrosa eta urdin batekin, mutilak eta neskak orgasmora aldi berean iristeko kondoi magiko batzuk iragartzen; edo erdi-aroko bi zaldun, euren ezpatekin alderaketa barregarri eta tamalgarria eginez, eta lubrikatzaile iragartzeko emakume koadrila bat azaltzen da arrosa bat usaintzen (?).
Preserbatiboa normalizatu nahi badugu, utz ditzagun lelokeriak eta egin ditzagun gauzak era sanoan. Ez diot bi tipo jarri behar ditugunik jo eta ke larrua jotzen, baina, beharrezkoak dira horrenbeste eufemismo?