Poliziak manifestariak hil ditu frankotiratzaile koldarren bidez, egundoko sarraskia eraginez, 100 heriotza baino gehiago. Salatu beharrekoa. Ados. Astakeria izugarria. Baina ez al da susmagarria Europak ezarritako ahalegina irudiok zabaltzen? Ez al da susmagarria Viktor Yanukóvych presidente ohiaren gainean eman nahi izan duten irudia? Bere luxuzko autoak, etxeak... erakutsiz? Begira zeinen gaiztoa den tipoa! Ia-ia deabrua!
Gure Europako agintari "demokratiko", garbi eta zintzoek ez dute luxuzko autorik, ala? Orduan, zer dela eta horrenbeste propaganda? Yanukóvych Errusiaren aldekoa delako eta estatu kolpea jo duten matxinatuak Europaren aldekoak. Hau da, Ukraina erdia Putinen aldekoa da eta beste erdia Merkelen aldekoa. Eta noski, mendebaldeari asko interesatzen zaio, beste behin (hirugarren aldiz historian), errusiarrak zeinen gaiztoak diren irudikatzea. Gillermo II.a Kaiserrak ez zuen lortu (1914), Hitlerrek ere ez (1939). Angela Merkelek lortu du Europa konkistatzea, lagun maiteok.