Gora Infanta!

Erabiltzailearen aurpegia Oihan Vega 2014ko ots. 20a, 00:00
Gora Infanta esan dut? Barkatu! Goya infantarentzat esan nahi nuen. A ze antzezlan bikaina egin zuen epailearen aurrean.

Telebistaz ikusi ahal izan dugu egunotan bueltaka ibili den bideo famatua. "Ez dakit", "ez naiz oroitzen". Horiek ziren ikasi behar izan zituen esaldi bakarrak. Gidoia ere ez da oso landua, baina eraginkorra bai, antza.

Nola da posible zuzendaritza ikasi duen abokatu batek ez jakitea zer ari zen sinatzen? Eta epaileek diote 80 urteko agure zahar batek bazekiela zer ari zen sinatzen preferenteen iruzurraren auzian. Kasik irakurtzen ere ez dakien agure zahar batek badaki zer sinatzen duen eta infantak ez? Adarrik ez jo gero!

Nik ez dakit borboiek ondo pentsatu ote duten euren estrategia, infantaren antzezlanaren ostean bi ondorio soilik atera baititzakegu: Erregearen alaba erabat ergela da eta ez daki zer egiten duen (Zumarragako dukeari zor dion maitasuna dela medio) edo arduragabe galanta da, ez dakielako dokumentu bat irakurtzen. Agian hirugarren ondorio bat ere badago. Lapur hutsa da eta gure lepotik barre egiten ari da. Den ondorioa izanda ere, gillotinak kalera, faborez!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak