... arrakastatsuaren jarraipena den Euskadi Movie saioa (ostegunetan 22:30ean).
Batetik, goraipatzekoak dira saioak dituen gidoilari onak, aktore bikainak eta Euskal Herrian dugun kalitatezko ekoizpen handi horietako baten aurrean gaudela ezin uka genezake. Beharbada, krisia dela eta, nabaritzen da garai batean Vaya Semanita saioak zuen aurrekonturik ez dutela maneiatzen, baina egindako lana ona denean diru kontuak ez dio axola.
Eta bestetik, konturatu naiz, beste behin ere, zeinen osasuntsu eta osasungarria den geure buruei barre egitea. Noizean behin, euskaldunok ere gizaki normalak garela gogoraraztea ez baitator batere txarto.
Askotan euskaldunoi buruz hitzegiten hasten garenean nolabaiteko gora gu ta gurrismo bat sartzen zaigu eta oso sanoa iruditzen zait guk ere gure hanka sartzeak ditugula onartzea, bai politikagintzan, bai gizarte mailan eta baita gure kulturarekiko ditugun jarrera kontraesankor eta eskizofrenikoetan ere.
Beste behin, beraz, txapela kendu, txalotu eta eskerrak eman beharrean nago, Euskadi movie saioko partaide eta ekoizleei. Zorionak!