... sukaldarien arteko lehiaketak egiteko obsesio konpultsiboaz. Kate bat bestearen atzetik gainera, baita EITB ere. Sukaldea ikuskizun mediatikoan bilakatu da telebistari esker (erruz?).
TVE pauso bat haratago joan da Master Chef Junior saioarekin. Audientziaren % 21 arrakastatsuarekin, haur txiki gazte eta inuzenteak helduon mundu perbertso, zital eta lehiakorrera eraman dute. Galtzaileen negar malkoak bilatuz eta irabazlearen berbaldi sasijakintsua goraipatuz. 12 urteko errioxar batek irabazi zuen, ahoa itxita askoz ere ederragoa den pertsona horietako batek.
Etor daitezela gero esanez Espainiako telebista publikoak familia eta giza balioak defendatzen dituela... Horiek al dira ba, gure gaztetxoei igorri nahi dizkiegun balioak? Lehiakortasunez, albokoa izorratu eta irabazlearen morboa sukaldea bezalako oinarrizko toki sakratura eramatea?
Horrez gain, Telecincok, bere TopChef arrakastatsuaren ostean, azkenburukoak eraso dituzte Deja sitio para el postre saioarekin. Aurreko programa guztien kopiaren kopia oparoa.
Aski da! Sukalde saioak noiz arte? Erabat asperturik gaude, faborez.