Salda bero-beroa

Erabiltzailearen aurpegia Oihan Vega 2014ko urt. 8a, 00:00
Takolo, Pirritx eta Porrotxen kanta batek zioen...

... Salda bero-beroa... Orain Pedro Piqueras Telecincoko aurkezlea azaldu da spot batean, iragarlearen salda benetan etxeko salda dela baieztatuz. Horretarako, inkongruentziaz beteriko akzio inkoherenteak egiten ditu. Hasteko, salda egiten duten fabrikan langile guztiak ageri dira arauzko txanoarekin, baina aurkezlea, ez. Zertarako? Higiene arauak besteentzat! Gero, barazki guztiak era zentzugabean ordenaturik daukate lantegian, zertarako? Eta erabat surrealista den sekuentzia bat ikusten dugu: Piqueras, lasai bazkaltzen ari den famili baten sukaldean sartzen da eta familiakoek trankil jarraitzen dute salda dastatzen, telebistako aurkezle bat euren etxean egotea normala bailitzan.

Gutako edonork, gutxienez, mahaitik jaiki eta bazkaltzera gonbidatuko luke Piqueras jauna. Edo agian Ertzaintzari deitu eta tipoa salatu. Edo zuzenean sardeska gizonaren begietan sartu. Nork daki! Baina egingo ez genukeena da, Pedrori begiratuz zera oihukatu: "Bai, etxeko salda da!". Iragarkiko emakumeak egiten duen bezala. Jainko maitea!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak