"Urtero telefono berria"

Erabiltzailearen aurpegia Oihan Vega 2013ko aza. 14a, 16:00

Vodafone telefono operadoreak martxan jarritako publizitate kanpainaren oinarria zera da...

"Urtero sakelako telefono berria estreinatuko duzu”.

Eta hori iragartzeko usaimenarekin jokatzen dute. Egia baita, zerbait berria eskuartean dugunean egiten dugun lehendabiziko gauza usaintzea dela. Nork ez du liburu berri bat usaindu, edo arropa berria janzterakoan usaimenaren bitartez plazera sentitu…

Horraino, ados, berri usainak plazera eragiten du, eta sakelako telefonoaren pantaila babesteko jartzen duten plastikotxoa kentzea baino gauza gozagarriagorik ez dago munduan.

Baina benetan uste duzue abantaila dela urtero urtero sakelako telefono berria edukitzea? Badakizue zenbat kostatzen den telefono bat konfiguratzea? Zure gustuko doinua jartzea, gustuko duzun pantaila aukeratzea... Behin eta berriz, urtero prozesu bera. Telefono berria hartu eta arratsalde osoa xahutu beharra aplikazio guztiak zuk nahi dituzun ordenan jartzen. 

Eta behin gustura zaudela, zure sakelako telefonoaren truku guztiak ezagutzen dituzunean, ZAS! Beste berri bat ematen dizute, eta berriz ere zerotik hasi behar!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak