"Publizitatearen beharra"

Erabiltzailearen aurpegia Oihan Vega 2013ko urr. 30a, 01:00

Azkenaldian, telebista kate guztietan ikusi dugu publizitatearen aldeko publizitatea...

... funtzio metalinguistika deritzo horri, ezta? Mikel Olazabal ETBko kirol aurkezleak deitzen dien bezala: merkatal aholkuak. Zeinen garrantzitsuak diren!

Hainbat iragarkitan publizitatearen onurak azpimarratzen dituzte, berauen kontrola beharrezkoa dela argi utziz; gainera, zenbait telebista katetan ere, iragarkien tartera joan aurretik, mezu hau entzun dut egunotan: “Bost minutuko publizitate tartea, saio hau ikustea posible egiten duen publizitatea”.

Arrazoi guztia! Eskuartean duzun komunikabide honek ere (Goiena papera) publizitatea behar du bere biziraupenerako. Telebista ez litzateke jasangarria iragarkirik gabe. Izan ere, ikus-entzule maiteok, zuek ez zarete telebista kate bateko bezeroak. Ez. Benetako bezeroak ordaintzen duten horiek dira. Legezkoa eta bidezkoa da, ala ez? Inoiz ez da berandu, baina antza denez, konturatu gara azkenik zeinen garrantzitsua den publizitatea... Hori bai, horretarako pikutara joan behar izan dira gure ongizatea, diruaren gizarte kapitalista eta orain arte bizi izan dugun luxuzko egoera kontsumista. Zeinen paradoxa zoragarria, ezta?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak