"Gezurrik ez, mesedez"

Erabiltzailearen aurpegia Oihan Vega 2013ko urr. 17a, 02:00

Oraingo honetan, irakurle maitea, zurekin sartuko naiz...

... errespetu osoz, mesedez, begirunez, gezurrik ez.

Izan ere, mundu guztiak dio: "Kalitatezko telebista bat nahi dugu", "telebista publikoak kulturala behar du izan", "ETBn albiste lokalak entzun nahi ditugu". Gezurra galanta! Niri ez engainatu! Hor duzue egunero ETB-1en, Airean saioa, bere garaian egin genuen Arratsaldero saioaren tankerakoa, hori bai, 5 ordu izan beharrean 2 orduko saioa, non tokian tokiko gaiak jorratzen diren, arlo kulturalari buruz hitz egiten den eta eztabaida politikorako tokia dagoen, ikuspuntu objektibo batetik ahots eta iritzi guztiak entzuteko. Ondoren, 19,00etan, Euskal Herria zuzenean duzue, albistegietan sartzen ez diren gaiak jorratzeko aukera ematen duen saioa, herri txikietako kontuekin eta ekintzaileak diren pertsona eta artistei oihartzuna eskainiz. Horra eskatzen zenuten telebista kultural, lokal eta euskalduna. Zertarako? Norentzat? Zuretzat? Benetan? Gezurrik ez!

Audientzia datuak ikusita euskaldun gehienak Telecinco ikusten ari dira: Salvame. Audientziek ez dute engainatzen, nor da orain demagogoa?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak