"Txakurkeriak"

Erabiltzailearen aurpegia Oihan Vega 2013ko urr. 2a, 02:00

Cuatro katea, azkenaldian tematu egin da gizarteari erakusten...

... nola hezi behar ditugun gure inguruko guztiak. Familia osoa. 

Haurrak hezten Supernany saioarekin ikasi dugu, nerabe gaizto eta traketsak bideratzen Hermano mayor programari esker, eta orain, txakurrak ere ikasi behar dugu hezten Malas pulgas izeneko beste sasi saio batekin.

Horren gaizki egiten ditugu ba gauzak? Ez al gara gai gure kabuz mendeetan zehar arbasoek egin dituzten gauzak burutzeko? Teknologia berriekin tenteldu egin ote gara?

Hori gutxi balitz, Cesar Millan mexikarrak ere saio bera jarri zuen martxan AEBn eta orain Cuatrok gaztelerara itzuli du bere Encantador de perros delakoa. Eta horrekin ere eskasa baldin bada txakurren heziketaren inguruan gizarteak behar duen informazioa, beste programa bat ere estreinatu berri du Cuatrok: El líder de la manada.

Norbaitek azal diezadala, faborez, zer dela eta behar ditugun horrenbeste txakur kontu telebistan.

Txakurkeriak nahi dituenak jar ditzala albistegiak; bi hankakoak, hori bai, baina txakurrak azken batean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak