"Morboaren adierazpena"

Erabiltzailearen aurpegia Oihan Vega 2013ko ira. 19a, 02:00

Koktel batean, Isabel Gemioren Sorpresa Sorpresa saioa eta Paco Lobatonen...

... ¿Quién sabe dónde? nahastuko bagenitu, lortuko genukeen emaitza izango litzateke Jorge Javier Vazquezen Hay una cosa que te quiero decir.

Pasa den egunean, emakume heldu bat izan zen protagonista: pantaila aurrean sekula ikusi ez zuen pertsona bat agertzen zaio eta negar zotinen artean esaten dio bere semea dela eta ea zergatik abandonatu zuen. Momentu horretan, emakumearen aurpegia erabat desitxuratuta geratu zen. 20 urtez bere semea ikusi gabe egon ostean, telebista plato batean jartzen diote aurrez aurre, ama batek bere semea sekula utziko ez lukeela leporatuz...

Hau guztia beharrezkoa al da? Gainera, seme horrek urteak eman ditu bere amaren bila, denbora horretan guztian poliziak egin ez duen lana eta administrazio publikoak lortu ez duena, sasierreportari batzuek aste gutxitan lortzea ez al da ba hausnartzekoa? Normala al da jendeak gainontzekoen malkoekin gozatzea? Zoriontasun faltaren islada izango ote? Eskerrak saio amaieran ospetsuren bat ekartzen duten eta Sorpresa Sorpresa saioa berpizten duten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak