... guztiok ordaintzen baitizkiogu bere kapritxo guztiak.
Hori gutxi balitz, egiten dituzten ezkutuko negozioekin ez dituzte euren zergak ordaintzen, milioika euro, zuzenean, estatuak barkatzen dizkiotenak.
Baina ikerketa baten ondorioz, konturatu dira Cristina infantak hainbat lursail legez kanpo saldu zituela, baina noski, nola salatuko dugu ba Erregearen alaba? Lasai... aitzakia bat topatuko dugu: “NAN zenbakia apuntatzerakoan erratu egin ziren”. “Hiru aldiz?” “Bai, herriak sinistuko du”.
Jakin dezazuen, Cristina infantaren NAN zenbakia 00000014-z da. Ez da gurea bezalakoa, bi zifra besterik ez ditu Errege Familikoa delako. Beraz, nola idatz daiteke hiru aldiz gaizki horren sinplea den zenbaki bat?
Ez dute lanik hartzen, ezta gezurrak asmatzeko ere!
Europar Batasunak ez digunez uzten independiente izaten, gutxienez, utziko al ligukete gure herrialdea aukeratzen 'sikiera'? Espainiar izan edo ez, niretzat dagoeneko ez delako politika kontua, erabateko lotsa kontua baizik. Lotsa ikaragarria.