Herria kalera irten da protesta egitera, bere gobernuaren usain txarra azaleratzeko asmoz.
Egunotan, Mediaset kate erraldoia berriro ari zaigu ohiu eta garrasika La Roja espainiar selekzioak Konfederazioen Kopako txapelketan jokatuko duelako. Hasteko, ez nekien txapelketa hori existitzen zenik ere. Zuek bai?Eta non jokatuko da kirol ikuskizun erraldoi hori? Brasilen. Hara! Hau kasualitatea! Hain zuzen ere 2014an futboleko Munduko Kopa jokatuko den herrialde berean. Itxaron apur batean... bi urte beranduago egutegiari so egiten badiogu... zer topatuko dugu? Olinpiar Jokoak 2016. Eta non jokatuko dira horiek ere? Kontxo! Berriz ere Brasilen!
Mundu mailako hiru txapelketa nagusi, bata bestearen atzetik herrialde berean. Tontoak garela uste al dute? Ustelkeria usaina urrutitik sumatzen dut nik: Tongo.
Politikoek diote: "Hegoamerikako herrialderik aberatsena da, azaleratzen hasi den ekonomia indartsua..." Brasil aberatsa? Galde diezaietela bertako favela txiroetan bizi diren familiei.