... bere telebista kate kuttunean: Antena 3n. Eta zera esan zuen ozenki: "itzuli egingo naiz".
Jainkoak gorde gaitzala, alajaina! Demokrazia batean ideia guztiak errespetatu behar dira, gustatu ala ez, baita eskuin muturrekoak ere, ados. Baina pertsonaia honek nire partetik ez du inolako errespeturik merezi. Gogoan izan bere agintaldian burutu zituen hanka-sartze guztiak:
Prestige (no comment), Irakeko gerra, gezur erraldoi baten ondorioz gerra batean sartu gintuen eta 200 hildako eragin zituen Madrileko atentatuetan; gezurretan aritu zirela frogatu arren, inork ez du auzitegietara eramateko potrorik izan.
Egunkaria itxi zuen, eta deliturik egon ez zela frogatu ostean, ez da kalte ordainik egon, ezta barkamen eskakizunik ere. Ikastolak ikertu zituen, ETAren harrobi zirelakoan... eta abar luuuze bat.
Hori gutxi balitz, gure diru publikoarekin Franco Fundazioa sortu zuen. Zertarako? Jaungoikoak daki.
Galdera bat: zer egin du tipo honek bere bibotearekin. Bibotea du ala ez?