Hain da arraroa, erakargarria ere iruditzen zait.
Argumentua sinplea da: bere etxea eraberritu ala etxe berri bat erostearen artean aukeratu behar du atal bakoitzeko protagonistak (?). Programak ez du beste eginkizunik; eta inozokeri horrekin betetzen du telebista kate horrek bere eguneroko programazioaren zati handi bat.Ulertzen ez dudana da bertan agertzen diren familien argumentuak eta arrazoiak.
Batez beste, euren etxeen balioa 600.000 eurokoa da, alegia, ez dira preseski erdi edo behe mailako langile familia xumeak... eta kexu dira, euren txalet erraldoia txiki geratu zaiela argudiatuz. Txiki? Etor daitezela gure 50 metro koadroko pisu ziztrin batera euren handikeria erakustera. Bertan lan egiten duten diseinatzaileek gainera, etengabean ari dira eraikinen funtzionaltasuna goraipatzen. 300 metro koadroko txalet bat funtzionala al da ba?
Saio horrek benetan sinistarazi nahi ote digu Amerikako Estatu Batuetako familia normalek horrelako etxe puskak dituztela? Hitz gutxitan: egongela berria nahi? Ba joan txakurren salara!