20 urte atzera egin izan bagenu bezala, bapatean, Antena 3k Sinesgaitzak (Increíbles) saioa jarri du martxan. Bere garaian Ramontxu Garcia kuttunak Ana Obregon (adjektiborik?) alboan zuela aurkezturiko ¿Qué apostamos? mitiko horren antzera, hiritar anonimoak ageri dira trebetasun arraro (eta frikiren) batekin, gehienetan, kalkulo eta oroimenarekin zerikusia dutenak, publiko asko eta zaratatsua dagoen plato erraldoi batean eta Carlos Soberaren gehiegizko oihu eta garrasi distorsionatuekin.
Hori gutxi balitz, epaimahai batek erabakitzen du zeintzuk diren abilezia eta gaitasun bitxi eta berezi horien artean sinesgaitzenak.
Nire uste apalean, benetan sinesgaitza dena epaimahia bera da: Santiago Segura bere 5. Torrente-a publizitatzeko edozer gauza egiteko gai dena, Chenoa, bere ibilbide musikala erabat amaitua duen artista sumindua eta Mario Vaquerizo... Azken honek... azken honek zer egin du bere bizitza osoan? Alaskarekin txortan egin? Hori ere zalantzan jartzen dut nik.