... eta inmoraltasunaren esparruan barrena sartzen da. Zera dio iragarkiak: ‘Has gaitezen berriro, baina oraingoan printzipiotetaik hasita’ (-literalki- desde los principios). Kontuan izanda, Bankia dela espainiar estatuan etxebizitza gehien hustu dituen bankua, kontuan izanda, preferenteen inbertsio fondoekin egindako estafa lege guztien kontra doala, eta kontuan izanda, diputatuen kongresuan inbertsio fondo horietan euren diru guztia galdu duten biktimei kongresurako sarbidea debekatu dietela, norbaitek azal diezadala, mesedez, zein printzipiori buruz ari diren hizketan spot horretan.
Bankia kargu publikoa zuten agintariek kudeatu dute, soldata astronomikoak kobratuz eta legez kontrako jarrerak inposatuz, hortaz, zein printzipiotaz ari dira? Demontre! Erabat inozoak garela uste al dute ba? Dagoeneko denak balio du panderetaren estatu fantastiko horretan?
Has gaitezen berriro, baina oraingoan printzipioetatik dio iragarkiak, ados, ba "printzipioz", bidal ditzatela espetxera lapur horiek guztiak, legeak hala agintzen du eta.