... aste honetan gaileta batzuen publizitate spot batean:
Hiru lagun auto batetik jaisten dira ziztu bizian elkarrekin pixa egiteko asmoz. Ez dakit zergatik bateratzen duten hirurek euren pixa egiteko gogoa eta are gutxiago zergatik jartzen diren bata bestearen ondoan, sorbaldak elkartuz barnealdea husteko. Lagunen isuria koordinatzea gutxi balitz, espazio bera tartekatzen dute ekintza burutzeko.
Euren genitalak ateratzen dituztenean, harridura eta etsipenez begiratzen diote beren zakilen tamainari. Momentu horretan, autoan doan emakume batek galdetzen die: "Zer gertatzen zaizue?"; eta mutilen erantzun azkarrak dio: "Ezer ez". Orduan, off ahots batek azaltzen digu gailetek daramaten txokolatezko zatiak horren handiak izanik, gainontzeko guztia txiki irudituko zaigula.
Beste hitzetan: gaileta horien azukrearen eraginez, ahaztuta zuten, antza, zein zen euren pitilinen benetako tamaina eta desiluzioz begiratzen diote hanka tartean duten aparatuari.
Esan bezala, bizitza osoan ikusi dudan ideia asoziaziorik arraroena, ezbairik gabe.