... eta pertsonajeak telebistan era guztietako jarduera laidogarri, barregarri eta iraingarriak egiten ikustea –akaso, sekula artistak izan ez direlako.
Baina inozokeria guztietan inozoena iruditzen zait Splash! saio berria (Antena3), non erabat ahaztuta genituen ustez ospetsuak diren lehiakideak agertzen diren tranpolin batetik igerilekura saltoka. Saioak ez du beste helbururik, jende horren gorputz zigortuak uretara jauzi egiten ikustea, besterik ez.
Hori gutxi balitz, konpetentziako kateak, Telecincok alegia, saio berbera jarri du abian: ¡Mira quién salta! Ideia eta originaltasun faltaren isla da, ala bi kateak ados jarri dira krisiarengatik erabat kopatuta dagoen gizartea tele-torturaz erabat suntsitzeko? Iraganean izandako oihartzun izpiak berreskuratzeko asmoz doaz ospetsutxoak bertara: patetikoa. Proposamen bat: jar ditzagun famosillo horiek guztiak bata bestearen atzetik, zenbait politikarirekin batera, guztiak bainujantzia jarrita tranpolin altu batean eta egin dezatela jauzi guztiek urik gabeko igerileku huts batera. Hori bai ikusiko nukeela nik gustura.