"Sakelako telefono magikoa"

Erabiltzailearen aurpegia Oihan Vega 2013ko ots. 28a, 16:00

Iragarkiei buruzko beste bat...

... Duela urte batzuk zientzia fikzioa zen 2001 odisea espazioan filmean agertzen ziren bideo-konferentziak.

Gaur egun, sakelako telefonorik merkeena ere hori egiteko gai da, eta askoz gehiago! Ideia hau iradokitzeko, telefono marka batek egindako kanpaina mundu inkoherente honen isla surrealista agerian uzten du.

Negozio-gizon bat agertzen da bulegoan freskagarri makina batean, eta bere edaria hartzera doanean eskua bertan geratzen zaio harrapatuta. Momentu horretan, Japoniako enpresa batekin bideo-konferentzia bat egiten hasten da bere negozioa saltzeko, bat-batean, inolako azalpen narratibo edo argumentatiborik gabe, txakur bat azaltzen da gizonaren prakei hozka egiten dion bitartean.

Zertarako balio du telefonorik aurreratuena edukitzea zure enpresan animaliak solte edukitzen uzten badute eta langileak erasotzen dituzten freskagarrien makina arriskutsuak jartzen badituzte? Ze irudi izango dute Asiako inbertsoreek gure enpresei buruz?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak