Era esplizitoan, inplizitoan, zuzenean, ezkutuan, zeharka... Hainbat dira moduak eta formak, sexu horizontala edo bertikala, denak balio du publizitatean.
Desigual arropa markaren iragarkian neska lirain bat agertzen da bere ugazabarekin edozein lizunkeri egiteko prest. Evax konpresa markak tanga eta kulerotan jartzen ditu 20 dantzari lirain era guztietako mugimendu sentsualak eginez. Zer esanik ez, lurrin eta kolonia iragarkietan agertzen den sexualitate guztia: mutilak, neskak, gorputzak, zirriak, bata bestearen atzetik, inolako konplejurik gabe... eta segi aurrera! Azken aurkikuntza: Gillete bizarra mozteko aitzur berria. Mutil guapo bat ageri da bizarra mozten, atzean, bere bikoteak antsietate sexual obsesibo batek eraginda edo, egurrezko esekigailu edo pertxa bat apurtzen duen bitartean. Erabat ados nago sexuaren erabilera librearekin (beti ere inor mintzen ez bada) baina nire galdera zera da: Zergatik erabiltzen da sexua publizitate spot guztietan, produktu guztietarako, kondoiak iragartzeko izan ezik? Noizko preserbatiboen kanpaina bat benetako larrujotze eta txortaldi telebisibo batekin?