"300 inputatu vs 7 espetxean"

Erabiltzailearen aurpegia Oihan Vega 2013ko urt. 31a, 16:00

Politikarien ustelkeriaren azken izena ezagutu dugu azken asteotan...

Barcenas, Alderdi Popularreko diruzain ohia.

Honen aurretik, Jordi Puyol eta bere ezkutuko diru kontuak; Valentzian, Francisco Camps, Gürtel, Pantoja eta bere pantojeriak...

Euskaldunak ere ez gara libratzen, hor dugu gure ordezkaririk onena: Iñaki Urdangarin handia, ustelkerietan ustelena...

Badakizue zenbat politikari dauden ofizialki inputatuta? Guztira 300. Hau da, epaileek formalki 300 politikari inputatu dituzte azken urteotan. Beste 200 politikari susmopean daude. Guztira, 500 pertsona, beraz, ustez, milioika euro lapurtu dituztenak. Horietatik, zenbat daude epaituak eta kondenatuak? Zazpi. Edurne Zuriren 7 ipotxak bezala, 7 bekatu nagusiak bezala, 7 antxumetxoen ipuinean bezala, ezer txarrik egin izan ez balute bezala. Hori gutxi balitz, telebistan agertzen direnean, aurpegira barre egiten digute harrokieria nazkagarrienarekin. Zeren zain gaude kalera irten, guztia sutan erre eta hau guztia pikutara bidaltzeko? Futbol liga noiz amaituko zain gaude akaso?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak