"La gula del norte"

Erabiltzailearen aurpegia Oihan Vega 2013ko urt. 16a, 16:00

Iragarki bat: elitezko bi futbolari agertzen dira pantailan...

... betiko arerioak diren taldeetan jokatzen dute eta susmagarria den baserri euskaldun batean elkartzen dira bakar-bakarrik, Xabi Alonso eta Carles Puyol. Zertarako? Elkarrekin afaltzeko.

Hauek duten dirutzarekin batek baino gehiagok pentsa lezake Errusiako kabiarra edo benetako angula sorta (700/kiloa) afalduko dutela, baina horren ordez, tolosarrak angula itxura duen Alaskako arrainen soberakinak jartzen dizkio mahai gainean gonbidatuari: eguzki-lore olioarekin egindako glutamato monosodiko, arrautza hauts, azido laktiko eta aroma artifizialez osaturiko produktu kaltegarri bat: La Gula del Norte. Hori gutxi balitz, Alonso produktu hori sukaldatzen (?) ari den bitartean, Puyolek atea jotzen du, eta, egundoko gosearekin egongo balitz bezala, ia agurtu barik esertzen da mahaian, hori bai, Kataluniako cava merke bat eskuan duela. Eta orain dator iragarkiko esaldi handia: "Partidu onenak ez dira soilik futbol zelaian izaten" (kar, kar, kar). Ze demontre ikasten dute publizitateko ikasleek unibertsitatean? No comment.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak