... zure seme-alabak hezten lagunduko dizun psikologo-pedagogoa.
Egun, telebistan dagoen zabor guztiaren artean, nahiko onuragarria dela deritzot, baina hausnarketarako bidea uzten du. Hasteko, gurasoek beharko lukete super-hezitzaile hori, gehienetan ezaugarri bera errepikatzen baita: seme-alabei nahi duten guztia egiten uzten diete, eta tamalez, gero eta gehiagotan ikusten dugun jarrera da. Haurrak agintzen du bere gurasoen gainetik, irakasleen gainetik eta, oro har, gizartearen gainetik, eta, hori gutxi balitz, beti daude euren seme-alabei arrazoia ematen dieten gurasoak ere.
Bestetik, askotan esan ohi da: "Zeinen bihurria den haur hori". Bada, saio horretan argi geratzen da ez dagoela haur txarrik, edukazio txarra baizik. Batzuk haserretu egingo dira, baina gizartearen onerako autokritika apur bat egin dezatela, faborez.
Hori bai, susmagarria den gauza bakarra da astebetean soilik horrenbeste onura lortzea: oso gaizki portatzen zen haurra aingerutxo formal eta xarmagarri bilakatzen baita. Telebistaren adulterazioa da.