"Ghandía Shore', aberrazioa"

Erabiltzailearen aurpegia

Ez naiz moralista papera egiten hasiko...

... eta ez dut nire burua gai ikusten ongiaren eta gaizkiaren arteko bereizketa etikoa egiteko, baina MTV kateak martxan jarri duen Ghandía Shore programak (Lehiaketa? Telesaila?) zentzugabekeriaren muga gainditzen duela iruditzen zait. 

Gran Hermano tankerako reallitya da, non gazte kuadrila batek duen helburu bakarra mozkortzea eta txortan egitea den. Besterik gabe.

Amerikako programa baten kopia merkea da eta haren pareko fribolitate, alkohol, oihu, priapismo lizun eta eztabaida maila bera dauka, ondo pasatzeko drogen eraginpean egotea ezinbestekoa dela erakutsiz.

Partaideak pertsona gorrotagarriak dira (literalki) eta Ameriketako saioa oinarritzat hartuz, munduko desfasatu guztiek jarrera bera dutela agerian geratzen da.

Kontua ez da balore onak edo txarrak iradokitzen ote dituen ezbaian jartzea, balore hitza agertu ere ez dela egiten baizik. Eta jaun andreok, momentuz, milioi bat jarraitzaile ditu estatuan, eta horietako milaka eta milaka, gure bailara maiteko gazteak dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.