"Nork nahi du nire semearekin ezkondu?"

Erabiltzailearen aurpegia Oihan Vega 2012ko aza. 8a, 01:00

Gezurra badirudi ere, hori da Cuatro telebista kateko saio baten izena.

Gizartearen maila eta txoko ezjakinetatik hautatutako emakume talde bat agertzen da, ustez, aberatsa den gizakume bat konkistatzeko.

Ados. Debagoieneko biztanle maiteok, esaidazue, mesedez (eta arren) ez duzuela saio higuingarri horretan sinesten... Bertan parte hartzen duten partaide askok Mediaset taldeko (Telecinco, Cuatro...) beste saioetan ere parte hartu baitute, eta gehienak modeloak, aktoreak eta kontu kontalariak izaki, agerian uzten dute dena aurreikusitako gidoi batean oinarritzen dela. Hitz gutxitan esanda: ez da egia, beraz, gezurra da.

Adibide bat, bikote horietako bat etxeko logelan "bakarrik" geratzen denean, eurekin batera, hiru kamera, bi soinu teknikari eta erredaktore bat daude, hots, sei pertsona gehiago. Egoera pornografiko horretan maitasuna azaleratzea posible dela uste duzue? Gainera, kontuan izanda diruduna den gizon bat lortzea dela saioaren helburua, zein mailatan uzten dituzte programa horretako emakumeak? Prostituta esatea gutxi izango litzateke...

Azken datu bat: Debagoieneko ikusentzuleen % 20k ikusten du saio hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak